XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ni itsasora marinel bezala joaten naiz beti, masta guzien muturrera igoteko eta belazurrunBelazurrun: mastetan zeharka dauden hagak (ikus untziaren marrazkia) batetik bestera, zelaietako matxinsaltoen antzera, ibiltzeko prest.

Ni bezala, ikastolako irakasle izan den batentzat, marinel bizitza gogorra da haseran.

Baina ez da eraman ezina: zer da ba kapitanak agindua betetzea?.

Erratza hartu eta untzigaina garbitzea ere ez da halako ñarrokeriañarrokeria: lotsarazten duen zerbait.

Gainera, nere lana ordaindu egiten didate; pasajeroek, ordez, berek ordaindu behar dute.

Ur gaziak, berriz, txiki txikitatik egin dit kilika.

Nire birikek urte askotan hartu dute ludi hontako itsaso guzietako haize garbia.

Hala ere, orduan, ez dakit zer dela-eta, burutapen zoro horietako bat sartu zitzaidan; ni beti merkanteetan ibili izan nintzen, baina orduko hartan baleuntzi bat hartzea erabaki nuen.

Zergatik? Lehenik, baleak berak gogoa eramatengogoa eraman: beregana eraman zidan.

Izan ere izugarrizko aberea da, dena misterioz betea.

Gero itsaso latzak, iz-aberez beteak, eta urruneko lurretako gizon basen gizon basa: zibilizatu gabeko gizona ohiturak ezagutu nahi nituen.

Horrela ba, sartu nituen alkandora bi nere intzeruzko intzeru: ehun gogor bat. Belak eta, intzeruzkoak ohi dira sakel zaharrean eta Manthatan-dik irten nintzen.

Abenduko larunbat batetan heldu nintzen New-Bedforf-a.

Nantucket- erak untzi bat hartzeko asmoa nuen, baina nahigabez jakin nuen astelehena arte ez nuela hara joateko untzirik izango; pixka bat lehenago aterea zela korreo-untzia.

Zer jan eta non lo egin pentsatu beharra zegoen.